188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Ordenantza, Julián M.ª Espinal IPan Mendigorriko familiei jantokirako diru-laguntza emateko. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2015eko irailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Julián M.ª Espinal IPan Mendigorriko familiei jantokirako diru-laguntza emateko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2015eko irailaren 11n.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1512811