188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Lurzati publikoaren desafektazioa Santsoainen

Leozko Udalak, 2015eko irailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen eremu publikoko 82 metro koadroko zati baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, Santsoaingo Santa María bide lurzatikoa dena, muga egiten baitu Santsoain herriko 9. poligonoko 39. lurzatiarekin; hori guztia jabari edo erabilera publikoko kalifikazioa kentzeko eta Leozko Udaleko ondareko ondasun bilakatu daitezen, betiere Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoaren babesean; helburua da gero lur puska hori besterentzea, salduta.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. eta 122. artikuluetan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean haiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen.

Iratxetan, 2015eko irailaren 14an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1512831