2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
2015eko aurrekontuko 1. aldaketa. Behin betiko onespena
Xabierko Udalak, 2015eko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2015eko aurrekontuan.
Iragarkia 2015eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea, eta argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Kreditu-gehikuntza: 613.22707 kontu-saila: Azterlan eta proiektu teknikoak: 3.000 euro.
Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Xabierren, 2015eko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.
Iragarkiaren kodea: L1512844