188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uztea

2015eko irailaren 19an ezkontza zibila eginen da Gesalatzen. Xabier Ilzarbe Musituk gauzatuko du ezkontza, Alkatetzak eskuordeturik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarriaren arabera.

Gesalazko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko irailaren 14an emandako ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Udaleko zinegotzi Xabier Ilzarbe Musituren esku uztea ezkontza zibil hori egiteko ahalmena.

2. Eskuordetza egun horretarako baino ez da.

Gesalatzen, 2015eko irailaren 14an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1512835