2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2015eko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa
Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2015eko abuztuaren 31n egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2015eko plantilla organikoan, Doneztebeko Udalari dagokionez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2015eko irailaren 11n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1512750