188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2. eta 3. aldaketak 2015eko aurrekontuan

Zizur Zendeako Udalak, 2015eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean 2/2015 eta 3/2015 aldaketak egiteko espedienteak. Hartara, diru-sarrera bidezko kreditua sortu da, baita indarra hartu ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta herri gastuaren arloan garatu duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean aurreikusi bezala. Hona hemen:

2/2015 aldaketa.

45203.22709. Kirol instalazioen kudeaketa gastuak (langileria):
46.700,00 euro.

45507. Gizarteratze errentako langileak kontratatzeko diru-lag.:
46.700,00 euro.

3/2015 aldaketa.

121.13101. Behin-behineko lan-kontratudunen ordainsaria: 14.757,00 euro.

45501. Langabeak kontratatzeko diru-lag.: 14.757,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, harat igortzen baitu 2/1995 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Behin betiko onespenaren iragarki horren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara, aipatzen diren epeetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita: Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); eta/edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo jurisdikzional bereko Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. artikulua).

Gazolatzen, 2015eko irailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1512827