188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Balorazio partzialaren txostenaren 2. berrikuspena (Gendulain)

Zizur Zendeako Udalak, 2015eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Udalez gaindiko Plan Sektorialeko lurren balorazio partzialaren txostenaren 2. berrikuspena onestea, Gendulain alderdian (Galar eta Zizur udalerriak) bizitegitarako eremua gara dadin, Nasuvinsa sozietate publikoak sustatua, Zizur Zendeako udalerriari dagokionez. Lana Trabajos Catastrales, SA enpresak prestatu du.

2. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez, proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean onespen hau laburturik argitaratzen denetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazioa Udalaren bulegoetan, eremu partzial horrek ukitzen dituenek egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

3. Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2016ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.

Halaber, Osoko Bilkurak 2015eko ekainaren 29an hartu erabakiaren bidez, Zizur Zendeako Udalaren Batzorde Mistoko ordezkari izendatu zituen honako hiru zinegotzi hauek: Jesús Antonio Barricarte Sarabia (alkatea), Alfredo Caballero Sucunza eta Jean Paul Aparicio Knorr.

Gazolatzen, 2015eko irailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1512825