188. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Muru Asteraingo UE 3-3 unitatearen birzatiketaren
behin betiko likidazio kontua. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2015eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Muru Asteraingo UE 3-3 exekuzio unitatearen birzatiketaren behin betiko likidazio kontua, proiektua idatzi duen Pablo Flores Domínguez arkitektoak prestatua. Jendaurrean egon da hogei eguneko epean, iragarkia paratuta 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean, eta ukitutako titularrei banan-banako jakinarazpena egin zaie, nahi izanez gero alegazioak aurkezteko. Epe horretan, dagokion espedientean agertzen diren alegazioak aurkeztu dira. Obren teknikari eta zuzendari fakultatiboak horien gaineko txostena egin du, eta aurkezturiko alegazio bakoitzaren ebazpen proposamena egin du bertan.

Horren ondorioz, Zizur Zendeako Udalak, 2015eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoarekin, honako hau erabaki zuen:

1. Muru Asteraingo UE 3-3 exekuzio unitatearen birzatiketaren behin betiko likidazioaren aurka aurkeztu alegazioen gaineko txostena onestea; alegazioak dagokion espedienteko txostenean aipatu bezala ebatzi dira.

2. Urbanizazio obraren harrera egitea, eta aldi berean birzatiketaren eta, horren ondorioz, exekuzio unitate horri egozten ahal zaizkion urbanizazio kuoten behin betiko likidazioa onestea, horren berri ematen duen teknikariak prestatu duen behin betiko likidazio kontuaren testu bateginean zehaztu bezala. Horrek barne hartuko ditu erabilitako gauzatze aurrekontua, jabetza erregistroaren gastuak eta bestelako gastuak, baita partaidetza kuota dela-eta jabeek ordaindu beharreko kuotak (BEZa barne) ere.

3. Kontura ordaindutako zenbatekoak ordaindu ondoren, zergapeko bakoitzak behin betiko likidazioa osatzen duten eta testu bategin horretan zehazten diren aldeak ordaindu beharko ditu hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, horien zenbatekoa Udalak Zizur Nagusiko La Caixa entitatean irekitako banku kontuan ordainduta, urbanizazio kuotaren behin betiko ordainketa gisa. Berariaz ohartaraziko da, zenbateko hori hilabeteko epean ordaindu ezean, Udalaren Nahitaezko Dirubilketara joko dela, premiamenduzko bidea erabiliz hori kobratzea lortzeko asmoz, urbanizazio kostuen ordainketa zatitzeko edo geroratzeko dagoen eskubidea galarazi gabe.

Argitara ematen da, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea aplikatu eta garatzeko Hirigintzako kudeaketaren gaineko erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 58. eta 66. artikuluen artean eta 100., 127.2, 128. eta 129. artikuluetan ezarritako ondorioak izan ditzan eta banan banako jakinarazpenak galarazi gabe. Behin betiko onespenaren iragarki horren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara, aipatzen diren epeetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); eta/edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo jurisdikzional bereko Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. artikulua).

Gazolatzen, 2015eko irailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1512824