186. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuarena.

2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31koan (argitalpen berezia), argitaratu zen aipatutako dekretuaren xedapen zatiko III. Kapituluko 5. eta 6. ataletan akatsak badirela oharturik, ondoren ematen da haien zuzenketa:

9703. orrialdean, 48.2 artikuluan, honako hau ageri den tokian: “Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da”, esan behar du: “Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.”

9704. orrialdean, III. Kapituluko 6. Atalean, honela dioen tokian: “6. Atala Plangintza Zerbitzua”, esan behar du: “6. Atala Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzua.”

9704. orrialdean, 52. artikuluan, honako hau ageri den tokian: “52. artikulua. Plangintza Zerbitzuaren eginkizunak.

Plangintza Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:”, esan behar du: “52. artikulua. Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:”

9704. orrialdean, 53. artikuluan, honako hau ageri den tokian: “53. artikulua. Plangintza Zerbitzuaren egitura.

1. Plangintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:”, esan behar du: “53. artikulua. Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:”

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1512405