185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal Planaren aldaketa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak 2015eko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran adostu zuen Basaburuko Udalak sustatutako Udal Planaren aldaketari, Eraikin Araudiaren 5, 15 eta 22. artikuluen gainekoari, hasierako onespena ematea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2015eko irailaren 2an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1512526