185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2016ko zerga-tasak eta tasak. Onespena

Allingo Udalak, 2015eko irailaren 2an egin osoko bilkuran eta legez ezarritako quoruma izanda, onetsi zituen 2016ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak eta tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/2016 Foru Legean xedatuari jarraikiz:

Lehenbizikoa.–Honako zerga-tasak ezartzea 2016rako:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20 katastro balio garbien gainean.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,67 katastro balio garbien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3 obraren benetako kostuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Aplikatu beharreko indizea: %1.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Indizeak finkatzea zergaren zerga-oinarria zehazteko:

  • 1 eta 5 urte bitarte: 2,2.
  • 10 urte bitarte: 2,1.
  • 15 urte bitarte: 2.
  • 20 urte bitarte: 2.

b) Zerga-tasa tarte guztietarako: %8.

Bigarrena.–Honako tasa hauek ezartzea:

–Fotokopiak: 0,10 euro/unitate.

–Ziurtagiriak eta lurzatien zedulak: euro 1.

–Aurrekariak dituzten ziurtagiriak: 3 euro.

–Fax zerbitzua: euro 1 lehenbiziko orrirako eta 0,50 euro hurrengoetarako Nafarroan. 2 euro lehenbiziko orrirako eta euro 1 hurrengoetarako Foru Komunitatetik kanpo.

–Konpultsak: 0,50 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 3 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitalpenaren kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.

–Pilotalekuaren tasa: 3 euro/argiaren fitxa.

–Mahaia erabiltzeagatiko tasa: 2 euro/unitate.

–Agertokia erabiltzeagatiko tasa: 60 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

Hirugarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina, eta indarrean egonen da, hori aldatu edo ukatu arte.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki oholean argitaratzea hogeita hamar egun baliodunean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Amillaon, 2015eko irailaren 9an.–Alkatea, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1512528