185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 67/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lurra Promoción y Gestión SLren aurka bideratu den 67/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako finka hauek besterentzea enkante bidez:

–Landa lurra. Labaiengo 2.706. finka. Lehorreko lurra. Plano orokorreko 7. poligonoko 543. finka da, Karate alderdian, Beintza-Labaiengo jurisdikzioan. Azalera hiru area eta hamar zentiareakoa da, eta zatiezina da. Katastroko 2. poligonoko 1.696. lurzatia da. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.427. liburukia, 40. liburua, 98. orria. Idufir: 31014000560105.3.619,00 euroan baloratu da.

–Landa lurra. Labaiengo 2.705. finka. Lehorreko lurra. Plano orokorreko 7. poligonoko 539. finka da, Istuxarrea alderdian, Beintza-Labaiengo jurisdikzioan. Azalera bi hektarea eta berrogei area eta hamar zentiareakoa da, eta zatiezina da. Katastroko 2. poligonoko 1.693. eta 1.843. lurzatiak hartzen ditu. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.427. liburukia, 40. liburua, 97. orria. Idufir: 31014000560099. 24.170,00 euroan baloratu da.

–Landa lurra. Labaiengo 2.704. finka. Lehorreko lurra. Plano orokorreko 7. poligonoko 509. finka da, Errotaldea alderdian, Beintza-Labaiengo jurisdikzioan. Azalera hogeita hemeretzi area eta hogeita bost zentiareakoa da, eta zatiezina da. Katastroko 2. poligonoko 1.752. lurzatia da. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.427. liburukia, 40. liburua, 96. orria. Idufir: 31014000560082. 1.963,00 euroan baloratu da.

–1.130 finka. Landa lurra. Gaztainadia, Olaitz Malda alderdian kokatua, Beintza-Labaiengo jurisdikzioan. Azalera: mila eta berrehun estatu, edo berrogei area eta hogeita sei zentiarea. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.239. liburukia, 38. liburua, 64. orria. Idufir: 31014000168813. 2.044,00 euroan baloratu da.

–1.111 finka. Landa lurra. Baratzea, paretaz hesitua, Armoreta-alta etxearen parean, Beintza-Labaiengo jurisdikzioan. Azalera: hogeita zortzi estatu, edo laurogeita hamalau zentiarea. 1.031,00 euroan baloratu da.

–4.356 finka. Hiri finka. 14. zenbakikoa. Trastelekua, 11. zenbakia duena etxebizitzen, merkataritzako lokalen, garajeen eta trastelekuen eraikinaren planoan adierazia. Ataungo planeamenduari buruzko arau subsidiarioetako UE.23.1 unitatean dago kokatuta, beheko solairuan. Egun San Gregorio auzoko 14-D zenbakia du. Tolosako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.214. liburukia, 72. liburua (Ataun). 4.356. orria. Idufir: 20020000350015. 2.132,00 euroan baloratu da.

–4.349 finka. Hiri finka. 7. zenbakikoa. Trastelekua, 17. zenbakia duena etxebizitzen, merkataritzako lokalen, garajeen eta trastelekuen eraikinaren planoan. Ataungo planeamenduari buruzko arau subsidiarioetako UE.23.1 unitatean dago kokatuta, sotoan. Egun San Gregorio auzoko 14-D zenbakia du. Tolosako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.214. liburukia, 72. liburua (Ataun). 104. orria. Idufir: 20020000349941. 1.505,00 euroan baloratu da.

–4.345 finka. Hiri finka. 3. zenbakikoa. Garajeko lekua, marraz zedarritua, 7. zenbakia duena etxebizitzen, merkataritzako lokalen, garajeen eta trastelekuen eraikinaren planoan. Ataungo planeamenduari buruzko arau subsidiarioetako UE.23.1 unitatean dago kokatuta, sotoan. Egun San Gregorio auzoko 14-D zenbakia du. Hamaika metro eta hamaika dezimetro koadroko (11,11 m²) azalera eraikia du. Tolosako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.214. liburukia, 72. liburua (Ataun). 96. orria. 11.200,00 euroan baloratu da.

–4.344. finka. Hiri finka. 2. zenbakikoa. Garajeko lekua, marraz zedarritua, 4. zenbakia duena etxebizitzen, merkataritzako lokalen, garajeen eta trastelekuen eraikinaren planoan. Ataungo planeamenduari buruzko arau subsidiarioetako UE.23.1 unitatean dago kokatuta, sotoan. Egun San Gregorio auzoko 14-D zenbakia du. Tolosako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.214. liburukia, 72. liburua (Ataun). 94. orria. Idufir: 20020000349897. 11.200,00 euroan baloratu da.

–4.343 finka: Hiri finka. 1. zenbakikoa. Garajeko lekua, marraz zedarritua, 2. zenbakia duena etxebizitzen, merkataritzako lokalen, garajeen eta trastelekuen eraikinaren planoan. Ataungo planeamenduari buruzko arau subsidiarioetako UE.23.1 unitatean dago kokatuta, sotoan. Egun San Gregorio auzoko 14-D zenbakia du. Tolosako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.214. liburukia, 72. liburua (Ataun). 92. orria. Idufir: 20020000349880. 11.200,00 euroan baloratu da.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: epaitegi honetan eginen da (Iruñeko San Roke kalea, zenbaki gabe, lehen solairua), 2015eko irailaren 22an, 10:00etan.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honek Banco Santanderren irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, ES55.0049.3569.9200.0500.1274 I.B.A.N.a duenean, aldez aurretik gordailua egin izanaren gordekina aurkeztea, kontzeptu gisa 4148.0000.64.0067.13 erreferentzia adierazita, edo finkak enkanterako duen balioaren %30eko banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1512659