185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa
Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zabaltzako Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala, Udalak berak sustatua. Horren helburua da lurzoru urbanizaezinaren-oihan lurzoruaren babes araubidea (19.2.1 artikulua) aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Arraitzan, 2015eko uztailaren 20an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1512712