185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2015eko ekitaldiko aurrekontuko 2., 3 eta 4. aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 2., 3. eta 4. aldaketen espedienteak.

Erabaki hori 2015eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Aurrekontuko 2. aldaketaren espedientea

Kreditu gehikuntza.

452.622 kontu-sailari (Igerilekuetako obrak) 18.000 euro gehitu zaizkio.

Finantzabidea:

Deuseztatu egin dira 120.629 kontu-saila (Inbentarioaren datu basea) eta 122.629 kontu-saila (Inbentarioaren azterlana), hain zuzen ere 14.500 euro, 452.622 kontu-saila handitzeko.

1.500 euro kendu dira 121.626 kontu-sailetik (Informatikako ekipamenduak) eta 2.000 euro 432.218 kontu-sailetik (Kaleak mantendu eta egokitzeko lanak), 452.622 kontu-saila handitzeko.

Finantzaketa, guztira: 18.000 euro.

Aurrekontuko 3. aldaketaren espedientea

Kreditu transferentzia

3.000 euro pasatu dira 453.22607 kontu-sailetik (Festak) 751.487 kontu-sailera (Estellerriko Partzuergoko partaidetza).

Aurrekontuko 4. aldaketaren espedientea

Kreditu gehikuntza:

432.600 kontu-sailari (Ezponda konpontzea) 70.000 euro gehitu zaizkio.

Finantzabidea:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 70.000 euro.

Sartagudan, 2015eko irailaren 1ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1512221