185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lotura juridiko ezberdineko kontu-sailen arteko kreditu transferentzia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 54.300,00 euro.

Finantziazioa (kreditua uzten duten kontu-sailak):

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: -7.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -47.300,00 euro.

Azkoienen, 2015eko irailaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1512418