185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña. Plan bereziarekin bat Navas de Tolosa kaleko 13ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-15 (8/CU).

“Ikusirik Navas de Tolosa kaleko 13ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda (Osoko Bilkurak 2015eko apirilaren 17an hartutako erabakiaren bidez onetsia) eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak,

ERABAKI DA:

1.–Navas de Tolosa kaleko 13ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

Finka zenbakia

1

Jabea

Beatriz eta Laura Álvarez Suárez

Helbidea

Beraskoain etorbidea, 8 B, Zizur Nagusia

Kokalekua

2. poligonoko 229. lurzatia.

Desjabetu beharreko azalera

6,54 m²

2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dagoen lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Ahalmena ematea José Martín Abaurrea San Juan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatuari eta Alberto Calvo Azagra funtzionarioari okupatu aurreko akta, bi alderdiek adostua, ordainketakoa eta okupaziokoa eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak sina ditzaten.

4.–Ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1512568