185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1968/2015 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazio Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1448/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, garai hartan Nafarroako Mendekotasun Agentzia zenaren Balorazio Atalaren burutza zegoen. Deialdia 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagaiaren aldeko izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Miguel Javier Zugasti Moriones jauna izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazio Ataleko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 4855 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatutakoak burutzaren jabetza Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzan hartu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunari adierazten zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1512540