185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Aldaketa puntual xehakatua Plan Orokorrean,
Lerruzko 4. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak 2015eko uztailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batean onetsi da aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean, Lerruzko 4. poligonoko 18. lurzatian, Francisco Egües Olaverrik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

Lizoainen, 2015eko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1512585