185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2015eko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo kexak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, iradokizun edo kexarik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Legardan, 2015eko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1512543