185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Aurrekontuan 6/2015 aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2015eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedientea.

Erabaki hori 2015eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Igantzin, 2015eko irailaren 8an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

6/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia gastuen "Herriko zuhaitza inaustea" izeneko kontu-sailean, 1.000,00 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua. Zenbatekoa: 1.000,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1512562