185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1967/2015 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako industria ingeniari teknikoaren B mailako 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 227/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen 6 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Ebazpen hori 2015eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 713/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 22an emandako 1486/2015 Ebazpenaren bidez plaza 1 gehitu zen.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1778/2015 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoaren B mailako 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatzea, eta lanpostu huts hauek esleitzea:

Francisco Javier Barbería Ciaurriz jaunari, 6658 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, funtzionarioen araubidekoa, B motako ibilgailuentzako gidabaimena izateko betekizunarekin.

2. Francisco Javier Barbería Ciaurriz jauna lanpostu esleituaz jabetuko da, eta destino berrian hasiko 2015eko irailaren 1ean. Dagokien Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetuko dira lanpostuaz.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz 7 lanpostu hutsik gelditu dira. Honela daude atxikiak:

–2, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan; lanpostu zenbakiak: 8610 eta 8611.

–2, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian; lanpostu zenbakiak: 2740 eta 8134.

–1, Barne Zuzendaritza Nagusian; lanpostu zenbakia: 5824.

–1, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian; lanpostu zenbakia: 6721.

–1, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusian; lanpostu zenbakia: 8735.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzara, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen lege hori).

5. Esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1512541