185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

5/2015 aldaketa udal aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2015eko irailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 5/2015 aldaketa 2015eko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2015eko irailaren 8an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1512522