185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2015eko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2015eko abuztuaren 20an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L1512705