185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Udal Planaren egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak 2015eko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran adostu zuen Javier Jaunarena Ezcurrak sustatutako Udal Planaren aldaketa, Erbitiko 7. poligonoko 185. lurzatian eragiten duena, hasiera batean onestea. Udal Planaren aldaketa honen bidez, lurzati horretako zati bat landa lurzoru izatetik hiri lurzoru izatera pasatuko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2015eko irailaren 2an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1512531