185. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren testuan, euskarazko alean, akats bat dagoela oharturik (2015eko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 31n), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Honela dioen tokian:

"3. artikulua. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

b) Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza.

d) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua izeneko erakunde autonomoa Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da.

3. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da".

Honela behar du:

"3. artikulua. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

b) Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza.

d) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua izeneko erakunde autonomoa Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da.

3. Nafarroako Berdintasunerako Institutua izeneko erakunde autonomoa Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da."

Iruñean, 2015eko irailaren 9an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F1512723