184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, TOKI ADMINISTRAZIOKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen XXV. sektoreko (Oteitza eta Lerin) lurzati berrantolamenduaren akordioa onesten duena.

Nafarroako Ubideko XXV. sektoreko (Oteitza eta Lerin) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, irailaren 2ko 54/2014 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren akordioa onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen martxoaren 31ko 35/201 Foru Dekretuaren bidez.

Akordio hori jendaurrean egonen da Oteitzako Udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako eranskin eta planoak alegia, memoriaz gainera: jabeen zerrenda; murrizketa koefizientea; jabeei dagozkien esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezko finken zerrenda; ordezko finketara eramandako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; zaindu eta babestu beharreko balio naturalak eta aztarnategiak; eremu ureztagarriak; esleipenen fitxak; eremuko sailkapenaren planoa, 1:5000 eskalan egina; planoa, ortofoto eta guzti, 1:5000 eskalan egina; eta ureztalurretako jarduketen planoa, 1:5000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005-Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2015eko irailaren 4an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1512471