184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Gas natural likidotuaren (GNL) planta satelitea eta gas naturalaren banaketa sarea Lekunberriko (Nafarroa) industrialderako.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Navarra, S.A.ren eskaera hau:

Aurretiko administrazio baimena, gas natural likidotuaren (GNL) planta satelitea eta gas naturalaren banaketa sarea egiteko Lekunberriko (Nafarroa) industrialderako.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.

Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1512460