184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa plantilla organikoan

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko irailaren 3an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 12ko 233/2015 Foru Aginduari lotuta. Izan ere, foru agindu horren bidez, Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko 2015eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari aurka egiteko agindu zen, Raquel Leoz Iribarren langileari dagokion administrari laguntzailearen lanpostuan lanaldi luzapeneko %10eko osagarria behar ez bezala aitortzeari dagokionez.

Ikusirik 2015eko ekainaren 12ko jakinarazpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 12ko 233/2015 Foru Aginduarekin batera igorri zena; horren bidez, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko 2015eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari aurka egiteko agintzen zen, toki entitate horretako administrari laguntzailearen lanpostuan lanaldi luzapeneko %10eko osagarria behar ez bezala aitortzeari dagokionez. Horrenbestez, kontzeptu hori ordaintzeari utzi, eta kontzeptu horrengatik behar ez bezala ordaindu diren zenbatekoak erregularizatu eta itzuli beharko dira, hori guztia bat etorrita Raquel Leoz Iribarren langilearendako lanpostuko %10eko osagarriari buruz mankomunitate horrek onetsitako plantilla organikoan aipatutako aurreikuspenarekin.

Ikusirik Mankomunitateko idazkariak egindako txosten juridikoa, plantillan langilearendako ezarri den araubidea Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 47. eta 59.2 artikuluetan xedatutakoaren barnean ez dagoela ezartzen duena, eta kontuan harturik aipatutako 47. artikuluak honako hau ezartzen duela: “1.–(...) lanaldi luzapeneko osagarria esleitzen ahalko zaie oro har ezarri den lanaldia baino handiagoa dena egitea eskatu ohi duten lanpostuei”. Langile horren lanaldia ez dator bat zazpi ordu eta hogei minutuko lanaldi orokorrarekin eta, horrenbestez, egokia da Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen 2015eko plantilla organikoa behin betiko onesteko erabakia deuseztatzea, Raquel Leoz Iribarren langilearendako ezarritako lanaldiko osagarria aitortzeari dagokionez.

Beraz, azaldutako guztiagatik, ordezkariek aho batez honako hau ERABAKI DUTE:

1. Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko administrari laguntzailearen lanaldi luzapeneko %10eko osagarriaren aitorpena deuseztatzea, behin betiko onetsitako 2015eko plantilla organikoari dagokiona eta Raquel Leoz Iribarren langilearendako aurreikusi dena; kontzeptu hori ordaintzeari uztea; eta kontzeptu horrengatik behar ez bezala ordaindu diren zenbatekoak erregularizatu eta itzultzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Erabaki honen berri ematea Raquel Leoz Iribarren Mankomunitateko langileari, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiari.”

Agoitzen, 2015eko irailaren 7an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1512489