184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

2015eko apirilaren 15ean, San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1/2015 aldaketa 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

San Adrianen, 2015eko irailaren 4an.–Batzarreko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1512446