2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
1. poligonoko 1847A lurzatiaren xehetasun azterlana
Hasierako onespena
Villatuertako Udaleko alkateak, irailaren 4ko 096/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen María Reyes Macón Ibisatek sustaturiko xehetasun azterlana, Villatuertako Arau Subsidiarioetako A Jarduketa Unitateko 1. poligonoko 1847A lurzatian egin beharreko eraikinetik mugetarako distantzia aldatu edo birdoitzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada hori egitea.
Villatuertan, 2015eko irailaren 4an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1512449