2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
“Abeltzaintzako mindan oinarriturik argindarra ekoizteko udal instalazioaren kontzesioa epailearen zaintzapean uztea”ren iraupenean hirugarren luzapena onestea, eta Udalaren izenean plantaren kudeaketaren gainean ikuskapena egiteko
udal ordezkari berria izendatzea
Ultzamako Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
–“Eskualdeko abeltzaintzako ustiategietako mindak biogasa eta argindarra ekoitzi beharrez bildu eta tratatzeko Iraizotzen (Ultzama) kokaturiko zerbitzuaren kontzesioa epailearen zaintzapean uzteko” neurriari segida ematea. Udalak, osoko bilkuran, neurri hori erabaki zuen hilabeterako, 2015eko irailaren 9tik aitzina, hau da, 2015eko urriaren 9ra arte, data hori luzatzen ahalko dela, zirkunstantzien arabera. Segida hori eginen da Ultzamako Udalak orain arte erabaki dituen baldintza berberekin eta etorkizunean erabakitzen ahal dituen aldaketekin.
–Martín Picabea Aguirre zinegotzia, EH Bildu udal taldekoa, izendatzea, Udalaren izenean ikuskapena egin dezan plantaren kudeaketaren gainean eta, bereziki, diru-sarrera eta gastuen banku-kontuaren gainean.
–Erabaki hau, berehala betearaztekoa izanen baita, jakinaraztea Bioenergía Ultzama, SA kontzesio-hartzaileari (edo, hala denean, konkurtso-administrazioari), eta Caixabank SA eta Nafarroako Rural Kutxa finantza entitateei, kontzesio-hartzailearen alde emandako kreditu hipotekarioen titularrak diren aldetik, eta halaber espedientean interesaturik dauden gainerako guztiei.
–Erabaki hau jakinaraztea Iruñeko Merkataritza arloko 1. epaitegiari, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroari eta Nafarroako Merkataritza Erregistroari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta bereziki egintza honen inskripziorako.
–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabaki honen berri orok izan dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2015eko irailaren 3an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1512478