184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hornidurako eta saneamenduko eskumenak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea, Lizaso, Gerendiain, Eltso, Zenotz, Iraizotz, Alkotz eta Larraintarri dagokionez

Ultzamako Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

–Edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea, Lizaso, Gerendiain, Eltso, Zenotz, Iraizotz, Alkotz eta Larraintarri dagokionez, honako baldintza hauen arabera:

  • Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta ondorioak sortuko ditu 2015eko irailaren 30ean.
  • Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.
  • Horretarako, Ultzamako Udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea subrogatzea orain arte Ultzamako Udalaren kontura zeuden eskubide eta betebehar guztietan, Lizaso, Gerendiain, Eltso, Zenotz, Iraizotz, Alkotz eta Larraintar udalerrietan edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki honen berri ematea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Odietako eta Anueko Udalei eta Lizaso, Gerendiain, Eltso, Zenotz, Iraizotz, Alkotz eta Larraintarko Kontzejuei.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 13. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2015eko irailaren 3an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1512477