184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Udal mugape honetako egungo bake epaile ordezkoaren izendapena hutsik dagoenez gero, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua betetzeko, hau erabaki da:

Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2015eko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1512479