1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1492/2015 EBAZPENA, irailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da, honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria”.
Ikusirik Eduardo Magaña Lizarrondo unibertsitateko irakasle titularrak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazio Sailari atxikiak eta “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria” proiektuaren arduradunak egin duen proposamena, hautaprobetarako deia egiteko ikertzaileen kontratazio zerrenda bat egiteko, aipatu proiektua proiektu laguntzaile moduan garatzen laguntzeko.
Kontratazio hauek diru publikoarekin finantzatzen dira, ekintza honen barruan: “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria”. Ekintza hori Ekonomia eta Lehiakortasunaren Ministerioak eman eta finantzatu zuen, B+G+i 2014ko Gazte Bermea Ezartzeko eta Gazteen Enplegua Sustatzeko Laguntzen Deialdiaren bidez.
Ekintza Gazte Bermearen Nazioko Sistema (GBNS) delakoaren esparruan kokatu behar da, Europako Gizarte Funtsaren (EGF) eta Gazteen Enpregurako Ekimenaren (GEE) baliabideekin finatzatzen dena.
Kontuan hartuz proposamenak Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak ontzat eman duela.
Langileen Kudeaketarako Ataleko buruaren proposamenez, zeinak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren oniritzia baitauka.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 24ko 1042/2015 ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Hautaprobetarako deia egitea “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria” ikerketa proiektua garatzeko lan kontrataziorako ikertzaileen zerrenda egiteko.
Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.
Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2015eko irailaren 3an.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.
OINARRIAK
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da ikertzaileak aukeratzea proiektuko laguntzaile gisa “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria” ikerketa proiektua garatzeko ikertzaileen lan kontrataziorako zerrenda egiteko.
Unibertsitateei buruzko Lege Organikoko 48. artikuluan ezarriarekin bat etorriz, Langileen Estatutuaren 15. artikuluak ezartzen duen obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu modalitatearen bidez egingo da kontratazioa, eta bere xedea hau izango da: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Sare, Sistema eta Zerbitzu Telematikoen Talderarekiko laguntza jardunak, “PEJ-2014-A-89131. Datu masiboak atzeman eta prozesatzeko azpiegituretako teknikaria” jardueran deskribatzen den ekintza planean, honela laburbiltzen dena:
–Trafiko monitorizazio pasibo eta aktiborako zenbait prototiporen demostratzaileak prestatzea eta hedatzea.
–Unibertsitatearen sarearen barruan hedatutako trafiko monitorizaziorako azpiegitura gainbegiratzea eta ustiatzea.
–Datu masiboak tratatzeko azpiegituraren bilakaera eta mantentze-lanak, bai trafikoaren analisiaren bidez, baita aplikazio eta zerbitzuen log-en tratamendua egiteko.
–Trafikoa 40 eta 100Gbps-etan atzemateko sistemen ebaluazioa
Maila profesionala: Proiektu laguntzailea.
Iraupena: 2 urte
Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da eta inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez edukitzea kontratua iraungitzeko zioa izango da.
Lanaldi-mota: osoa.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritu ahalko dira, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.
b) Gazte Bermearen Nazioko Sistemaren (GBNS) onuraduna izateko baldintzak betetzea, eta GBNSko fitxategian izena emanda egotea kontratatua egiten den unean.
c) 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea.
d) Diplomadun, ingeniari edo arkitekto tekniko titulu ofiziala edukitzea. Atzerrian erdietsi diren titulazioak badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean homologazioaren sinestamendua eduki beharko du izangaiak.
e) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
f) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea epai irmoaren bidez.
2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, eta kontratazioa egin arte bete beharko dira.
3.–Eskaerak.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskabide eredua esteka honetan dago: http://www.unavarra.es/digitalAssets/151/151465_100000Instancia-pruebas-selectivas-investigacion--version-octubre-2013-.pdf, www.unavarra.es helbidean, atal honetan: “Zerbitzuak/ Giza Baliabideak / Prozedurak / I-I / Giza Baliabideak / Ikertzaileen hautaprobak”, idazpuru honen azpian: Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera.
Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:
–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitae, egoki jotzen dituen merezimendu-egiaztagiriekin batera.
Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.
Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.
4.–Izangaiak onartzea.
4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
Eskatzaileetako inor baztertzen ez bada, lehiaketa publikorako onartu diren izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.
4.2.–Izangai baztertuek edo azaldu gabeek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioak egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.
4.3.–Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
4.4.–Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak, edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
4.5.–Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan datuak zehatz ematen ez badira, faltsutzen badira edo ematen ez badira, jatorrizko dokumentazioarekin alderatuz gero, horrek kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.
5.–Hautaketa prozesua.
Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta ondoren zehaztuko den baremoaren arabera.
Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Balioespen Batzordeak ez du inola ere onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Baremoa:
1. atala: Ikasketa-espedientea. 10 puntu, gehienez ere.
Ikasketa espedientearen batez besteko nota (0 eta 4 puntuen artean), zeina bider 4 egingo baita titulazioa Telekomunikazio Ingeniaritza edo Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoa, Informatika Ingeniaritza edo Informatika Ingeniaritza Teknikoa edo gradu baliokidea bada, bider 1 beste ingeniaritza batzuk badira eta bider 0,1 beste titulazio batzuk badira.
2. atala: Prestakuntza osagarria, sariak eta hizkuntzak. 20 puntu, gehienez ere.
–Telekomunikazio Ingeniaritzarekin edo Informatika Ingeniaritzarekin lotutako arloetako unibertsitate masterraren titulu bat edukitzeagatik (10 puntu).
–Unibertsitatearen edo Ministerioaren Ikasketen amaierako saria, espediente onenari emandakoa, inoiz jasotzeagatik (10 puntu).
–Ingelesezko maila: Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako mailen arabera, honela balioetsiko dira: 1 puntu (A1 maila), 1,5 puntu (A2 maila), 2 puntu (B1 maila), 2,5 puntu (B2 maila) eta 3 puntu (C1 maila edo handiagoa).
3. atala: Lan esperientzia. 10 puntu, gehienez ere.
Honako lan-esperientzia hau balioetsiko da, Balioespen Batzordearen iritzian, deialdiaren helburuarekin zerikusia badauka (urtebete baino iraupen laburragoko kontratuak proportzioz balioetsiko dira):
–Hautaketa prozesu bat eduki duten deialdien bidez lortutako ikasleen edo tituludunen bekak/prestakuntza kontratuak: 4 puntu urte bakoitzeko, gehienez.
–Ikasleentzako edo tituludunentzako enpresa-praktikak: 4 puntu urte bakoitzeko, gehienez.
–Ikerketa-proiektuei lotutako kontratuak, administrazio publikoaren barruan, hautaketa prozesu bat egon denean: gehienez ere 5 puntu kontratu urte bakoitzeko.
–Aurreko ataletan sartu ez diren lan-kontratuak: 2 puntu, gehienez ere, urte bakoitzeko.
–Balioespen Batzordearen iritziz deialdi honen xedearekin zerikusia duten ikerketa proiektuetako jardueretan parte hartzeagatik: gehienez ere 4 puntu urte bakoitzeko, proiektua nazioartekoa bada, eta gehienez ere 2 puntu urte bakoutzeko, proiektua nazionala baldin bada.
4. atala: Esperientzia proiektu espezifikoetan. 20 puntu, gehienez ere.
Agirien bidez egiaztatzen diren proiektuak, garapenak edo tresnak egitean izandako esperientzia balioetsiko da (lankidetza-egiaztagirien, ikastaroen, biltegi publikoen, onñone demostratzaileen eta antzekoen bidez), ondoko gai hauei buruzko ezagutza eskatzen dutenean:
–C/C++ programazioa (gehienez ere 10 puntu).
–Linux sistemen administrazioa (gehienez ere 10 puntu).
–Web aplikazioen garapena (gehienez 10 puntu).
–Softwarea eta trafikoa atzemateko eta analizatzeko liburutegiak (gehienez ere 10 puntu).
Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu da.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 2. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 4. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 1. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen badu, zozketaren bidez ebatziko dira.
Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izango da.
6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.
6.1.–Izangaiek aurkeztu dituzten merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, izan dituzten puntuazioekin.
6.2.–Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.
6.3.–Deialdi honetako kontratazio zerrendak indarra izango du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-ean argitaratu, eta biharamunetik aurrera proiektua amaitzen den arte.
7.–Balioespen batzordea.
Batzordeburua: Eduardo Magaña Lizarrondo, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.
Idazkaria: Daniel Morató Osés, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.
Batzordekidea: Mikel Izal Azcárate, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.
Balioespen batzorde ordezkoa
Batzordeburua: José Basilio Galván Herrera, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.
Idazkaria: Ana Burusco Juandeaburre, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.
Batzordekidea: Luis Manuel Díaz de Cerio Ripalda, Unibertsitateko irakasle titularra, Automatika eta Konputazio Sailari atxikia.
Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.
8.–Norberaren datuak babestea.
Norberaren Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.
Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak, erakunde horri lagatuko zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrendaren aurka zilegi da honako errekurtso hauetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:
a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Balioespen Batzordeak deialdi hau aplikatzeko erabakitzen dituen gainerako egintzen aurka zilegi da gorako errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Iragarkiaren kodea: F1512510