2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Derrigorrezko diru-bilketa (ondasun higiezinen enkantea)
Tuterako Udaleko agente exekutiboak aditzera ematen du honako hau:
Nahitaezko dirubilketa Agentzia honetan abiarazia dagoen 13261 zenbakiko premiamenduzko prozeduran, Udal Ogasunarekin dauden zorrengatik, udal diruzainak 2014ko urriaren 22an erabaki duela ondotik zehazten diren ondasun higiezinak besterentzea enkante publikoaren bidez. Hona hemen baldintzak:
a) Enkantea 2015eko urriaren 28an eginen da, goizeko hamarretan, diru-bilketako bulegoetan (Konstituzio plaza, 12-1. A, Tutera).
b) Lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du bermea, enkantearen balioaren %20koa, bederen. Lehen lizitaziorako tasazio-balioa izanen da. Gordailu hori Udalaren kutxan sartu beharko da, esleipen hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia ezertan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sortutako erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egin ahalko dira dirutan edo Tuterako Udalaren aldeko txeke izendunaren bidez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita enkantea eginen den egunaren aurreko eguna arte.
c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenengo lizitazioan ez dira onartuko tasazio preziotik edo hasierako preziotik beherako posturak. Lehen lizitazio hau eman gabe geratzen bada lizitatzailerik agertu ez delako edo ondasun batzuk esleitu gabe geratu direlako, bigarren lizitazioa eginen da ondoren, eta horretan tasazio balioaren %75etik gorako posturak onartuko dira. Bigarren lizitazioan ere ez bada posturagilerik agertzen edo ondasun batzuk esleitu gabe geratzen badira, enkanteko mahaiak erabaki ahalko du kudeaketa zuzeneko salmentaren tramitea abiaraztea, Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduaren 139. artikuluari jarraikiz.
d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deuseztatzen ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen badira eskatzen diren oinarria, errekarguak, korrituak eta kostuak.
e) Aurreko karga eta zamek, eta lehentasunezkoek, baldin badaude, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko dela, eta esleipenaren zenbatekoa ezin izanen da erabili haiek iraungitzeko edo ordaintzeko. Karga horiek betiere dira Jabetza Erregistroko erregistratzaileak luzaturiko kargen ziurtagirian agertzen direnak. Ziurtagiri hori espedientean dago eta interesdunek aztertu ahalko dute.
f) Enkantea egin ondoko bost eguneko epean, esleipen hartzaileak errematearen edo esleipen prezioaren eta eratutako gordailuaren arteko diferentzia ordainduko du.
g) Aukera bada gutunazal itxian eskaintzak egiteko; gehieneko eskaintzak izanen dira eta Tuterako Udalaren aldeko txekea izanen dute atxikia, gordailuko zenbatekoaren adinakoa.
h) Higiezinak eskualdatzetik sortutako gastuak (notario-eskritura egitea etab.) eta zergak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.
i) Tuterako Udalak beretako gordeko du besterendu gabeko ondasunak berari eslei dakizkion eskatzeko eskubidea, Diru-bilketaren Erregelamenduaren 147. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.
ENKANTERA ATERAKO DIREN ONDASUNAK
1.–8666 zenbakiko finka edo ureztalurraren saila, Tuterako jurisdikzioan, “Campo de Traslapuente” alderdian (“Río de los Huertos”), 9. poligonoko 11. lurzatian, bi erregu eta hamabi almutekoa. Mugak: iparraldean, “río de la Parra”; hegoaldean, Felisa Lirón de Robles; ekialdean, Serapio Bordonaba, eta mendebaldean, errepidea. 1839. liburukiko 6. orrian inskribatua. Finka horren erdi zatiezin bat Francisco Javier Navarro Morachorena da eta beste erdi zatiezina, Luis Miguel Navarro Morachorena, irabazpidezko ondasunen izaerarekin.
Balioa: 16.300,00 euro.
Gordailua: 3.260 euro.
Kargak: 1.753,33 euro.
2.–Tuterako 7 zenbakiko finka edo lursaila Tuterako jurisdikzioan, “Campo de la Mejana” alderdian (“fijo de la Calabaza”), hiru erregu eta zortzi almutekoa. Mugak: iparraldean, herriko bidexka; hegoaldean, Benito Iribarrenen ondorengoak; ekialdean, Carlos Casadoren alarguna, eta mendebaldean, León Guallarten oinordetza. 2704. liburukiko 41. orria. Finka horren erdi zatiezin bat Francisco Javier Navarro Morachorena da eta beste erdi zatiezina, Luis Miguel Navarro Morachorena.
Balioa: 20.880,00 euro.
Gordailua: 4.176 euro.
Kargak: 1.753,33 euro.
3.–8713 zenbakiko finka edo lursaila, Tuterako jurisdikzioan, “Río de los Huertos” alderdian, bi erregu eta hamabi almutekoa. Mugak: iparraldean eta hegoaldean, Ángel Lirón de Robles; ekialdean, Pedro Clemosen eta Serapio Bordonabaren seme-alabak, eta mendebaldean, errepidea. 2750. liburukiko 142. orria. Finka horren erdi zatiezin bat Francisco Javier Navarro Morachorena da eta beste erdi zatiezina, Luis Miguel Navarro Morachorena.
Balioa: 16.300,00 euro.
Gordailua: 3.260.
Kargak: 1.753,33 euro.
Tuteran, 2015eko irailaren 7an.–Tuterako Udaleko agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea Lacarra.
Iragarkiaren kodea: L1512466