2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
Tuterako Udaleko Ogasuneko eta Katastroko zinegotziak jakinarazi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko abuztuaren 28an egin bilkuran, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2015eko kuotak likidatzea onetsi zuela, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2015eko abuztuaren 31tik urriaren 2ra bitarte, biak barne.
Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2015eko irailaren 2an.–Ogasuneko eta Katastroko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1512323