184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2015eko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko plantilla organikoa eta langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2015eko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1512408