184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalaren aurrekontuak egonkortzeko plan ekonomiko finantzarioa Onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko abuztuaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2015eko ekitaldiari dagokiona.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2015eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1512433