184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hasiera batez onestea Iruñeko Balioespen Txostena Udal Planaren xedapenetara egokitzeko txosten partziala

Udalbatzak honako erabaki hau hartu zuen 2015eko irailaren 3an egindako Osoko Bilkuran, behar den quoruma izanda:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Balioespen Txostena Udal Planaren xedapenetara egokitzeko txosten partziala.

2. Aipatutako agiria jendaurrean paratzea, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Ogasun, Merkataritza eta Turismoko Zuzendaritzan. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1512512