Iragarkia
184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntzen deialdia,
euskara ikastaroak barnetegietan egiteagatik
Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) atalean zehaztutako jarduketak egiteko, hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi baitzen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).
A.–Entitate deitzailea:
1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
2. Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzitza Ordezkaria.
3. Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.
4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.
B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:
1. Deialdiaren xedea:
Deialdi honen helburua Iruñeko bizilagunei diru-laguntzak ematea da, 2015. urtean euskarazko ikastaro trinkoak barnetegietan egiteagatik, betiere horretarako behar diren eskakizunak betetzen badituzte. Halaber, deialdi honetan parte har dezakete ikastaroak 2014. urteko azaroan eta abenduan egin eta orduko deialdian parte hartu ezin izan zutenek, eskabideak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 12an amaitu zelako.
2. Deialdiaren helburua:
Herritarrek euskara barnetegietan ikas dezaten sustatzea.
3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:
Diru-laguntzak jasotzeko, beharrezkoa da plegu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastaroetan ikasi eta horiek 2014ko azarotik 2015eko urrira bitarteko aldian, biak barne, egin izana. Ikastaroek lau aste iraun behar dute gutxienez, baina iraupen laburragoko ikastaroak ere metatzen ahal dira, baldin eta horien artean lau aste baino gehiago iragan ez badira.
C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:
1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 2.500 euro.
Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.
2. Aurrekontu-partida: 50/45140/480000
3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntzak ikastaroaren kostuaren % 50 hartuko du, eta, edonola ere, inork ezin izanen du 492 euro baino gehiagoko diru-laguntzarik jaso, guztira, euskarazko barnetegietan ikastaro trinkoak egiteagatik.
Muga hori neurtzerakoan, kontuan hartuko dira Iruñeko Udalak gaur egun arte eman dituen diru-laguntzak aurreko urteetako antzeko deialdietan. Diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute, diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa hainbanatuko da ezarritako baldintzak bete eta deialdian onuradun suertatu direnen artean.
4. Hainbanatzeko aukera:
BAI EZ.
Baiezkoa bada, Nola hainbanatu: Lehenengo eta behin, eskaera bakoitzari dagokion diru-kopurua kalkulatuko da, horretarako plegu honetan ezarritako irizpideak aplikatuz. Eman beharreko diru-laguntza guztien emaitzak deialdi honen guztizko kopurua gainditzen badu, horietako bakoitza proportzioan murriztuko da, halako moduz non, behin murrizketa egin eta gero kopuru guztiak gehituta, deialdiaren zenbatekoak zenbat jo eta horrenbesteko emaitza aterako baita.
5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.
Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetako gastuetarako baimena eta konpromisoa dagokien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.
6. Urtekoak:
Aurtengo zenbatekoa: | 2.500 euro | 2. urtekoa: | euro | 4. urtekoa: | euro |
1. urtekoa: | euro | 3. urtekoa: | euro |
D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:
Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.
Berariazko betekizunak: BAI EZ.
1. Iruñean erroldaturik egotea, diru-laguntza zer ikastarotarako eskatu eta hori hasi baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.
2. Ikastaroa egitea, eskola guztietatik gutxienez % 90ean parte hartuta eta ikastaroan nahikoa aprobetxamendu ona aterata.
3. Tributu-betebeharrak egunean izatea, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere, eta zordun ez izatea behin diru-itzulketa bidezkoa dela ebatzita. Udalak bere kabuz egiaztatuko du eskatzaileak egunean dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak.
Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:
BAI EZ.
2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.
E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:
Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.
Berariazko betebeharrak:
BAI EZ.
–Diru-laguntza eskuratzen dutenek onuraduntzat hartuak izateko baldintzak bete beharko dituzte, eta men egin beharko diote, halaber, jasotako diru-laguntzen inguruan organo eskudunek egiten ahal duten egiaztapen orori.
–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.
Pertsona edo entitate onuradunak laguntza jaso izanaren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.
Legendak karteletan, inprimatutako materialetan, bide elektronikoetan, ikus-entzunezkoetan eta abarretan.
Oroitzapen-plakak.
Aipamenak hedabideetan.
Beste batzuk:
–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.
Xede-epea:
F.–Proiektuaren aldaketak:
Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.
Entitate laguntzaile izan ahalko dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonak zein entitateak. Lankidetza-hitzarmen bat egin beharko da organo emailearen eta entitate laguntzailearen artean, eta, bertan, entitate horrek onartutako baldintzak eta betebeharrak arautuko dira, Iruñeko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenarekin bat.
G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:
1. Eskaerak aurkezteko tokia:
Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.
2. Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko azaroaren 12a arte.
Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:
Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.
Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.
4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.
c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:
Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.
Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).
Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.
d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.
e) Aitorpen bat, bertan adierazita beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.
f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.
Deialdi honetarako EZ da beharrezkoa izanen aurkeztea ez e) letran adierazten den dokumentazioa –xede bererako eskatutako diru-laguntzen aitorpenari dagokiona (III. Eranskina)– ez f) letran adierazitakoa –memoriari dagokiona–.
Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatutako agiria, non argi azalduko baitira ikastaroak noiztik noizera iraun duen, ikastaroaren maila eta kostua dirutan; halaber, agiri berean ziurtatuko da eskatzaileak hala jarrera ona erakutsi duela eta aprobetxamendu normala atera diela emandako irakaspenei nola ikastaroak zenbat iraun eta horren % 90ean baino proportzio handiagoan ikastarora joan eta bertan parte hartu duela. Agiri hori sinatzen duen pertsonak bere burua modu argian identifikatu beharko du ikastaroa antolatu duen entitatearen arduradun gisara.
h) Ikastaroaren kostua ordaindu izanaren egiaztagiria.
i) Diru-laguntza zein banku-kontutan jaso nahi duen eta hori eskatzailearen izenean dagoela ziurtatzeko agiria.
Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.
H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:
Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Onartuak izan diren eskaera guztien kasuan, ikastaroaren kostuari %50eko portzentajea aplikatuko zaio, eta horren emaitza izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa, kontuan hartuta plegu honetako C.3 klausulan ezarritako muga.
I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:
Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:
Batzordeburua:
Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikideak:
1.–Udaleko Euskara koordinatzailea.
2.–Kultur jardueretako teknikaria.
3.–Civivox zentroetako teknikari koordinatzailea.
Idazkaria:
Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari euskaldun bat.
J.–Prozeduraren instrukzioa eta ebazpena. Ebazpenaren jakinarazpena:
1. Prozeduraren instrukzioa:
Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) idatzi-zatian aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.
Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
2. Ebatzi eta jakinarazteko epea: 2015eko abenduaren 31ra arte.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.
3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:
–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.
–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.
– Epea kontatzeko beste sistema bat: 2015eko abenduaren 31ra arte.
Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.
K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:
Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.
Argitaratzeko bidea:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iruñeko Udaleko iragarki-taula.
L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:
1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:
Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:
Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:
BAI EZ.
Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:
2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2015eko azaroaren 12a arte.
M.–Azpikontratatzea:
Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.
Portzentajea:
N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:
Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.
Zenbatekoa edo portzentajea:
Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:
Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.
Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.
O.–Ordainketa:
1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:
Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.
Konturako ordainketa:
Ordainketa zatikatua.
Ordainketa aurreratua.
Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
2. Bermeen eraketa:
BAI EZ.
Eratzeko modua eta zenbatekoa:
P.–Justifikazioa:
1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:
Justifikazio-kontua:
Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.
Bestelako edukirik: BAI EZ.
Justifikazio-kontu sinplifikatua.
Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):
Zehaztu beharrekoak:
Modulua osatuko duten unitateak.
Moduluaren unitate-kostua.
Gainerako inguruabarrak:
Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).
Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.
Beste sistemaren bat: Eskaerarekin batera gastua justifikatzeko dokumentazioa aurkeztuko da (G.4 oinarria).
2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: 2015eko azaroaren 12a arte.
Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:
Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.
Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.
R.–Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:
Iruñean, 2015eko irailaren 4an.–Idazkari teknikoa, Víctor Piñero Larrasoaña.
EranskinAK
I. Eranskina.–Eskabide-eredua.
II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.
Jaitsi beharreko fitxategiak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: L1512470
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
