2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2015eko ekitaldiko udal aurrekontuko aldaketen espedientea. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko udal aurrekontuan aldaketak egiteko espediente bat.
Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2015eko irailaren 4an.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1512474