2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, baiespenez erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.
Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.
Noain Elortzibarren, 2015eko irailaren 4an.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1512473