2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2015eko irailaren 8a. Sustatzailea: Agropecuaria San Fermín, SL. Jarduera: zerri gizendegia, zerrikumeen trantsiziorako nabea, hain zuzen, handitzea. Tokia: 10. poligonoko 100A lurzatia. El Saso alderdia. Arrada.
Arradan (Murillo el Cuende), 2015eko irailaren 8an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1512511