184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehikuntza

Gastuak:

1 111 13100.–Alkatetzaren ordainsaria: 2.000 euro.

1 111 16001.–Alkatetzaren gizarte segurantza: 400 euro.

Diru-sarrerak:

1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.4000 euro.

Murchanten, 2015eko irailaren 4an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1512457