2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Alkateordearen izendapena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere.
EBATZI DUT:
1. Udal honetako Aner Galarza Barandiaran zinegotzia alkateorde izendatzea.
2. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.
3. Zuzenean jakinaraztea, orobat, izendatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.
Bakaikun, 2015eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1512442