184. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

177/2015 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, eskudantzien erabilera Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uzten duena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren berezko jarduerak garatzeko behar den dinamismoa lortzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloan kontseilariari dagozkion eskudantziak, hain zuzen, Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 3. idatz-zatian aipatzen direnak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren esku uztea Nafarroako Gobernuak hartzen dituen erabakiak ziurtatzearen arloko eskudantziak.

2. Inguruabar hori berariaz aipatu beharko da foru agindu honen ondoriozko eskuordetzaren bitartez luzatzen diren ziurtagirietan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1512515