182. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

75/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2015-2016 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluak hurrengo hau xedatzen du: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua.”

ANELEk (Asociación Nacional de Editores de Libros y Material de Enseñanza) testuliburuen bilakaerari buruz egindako txostenak dioenez, testuliburuek %0,8ko igoera izan dute, eta, beraz, bidezko da 2014-2015 ikasturterako onetsitako zenbatekoei portzentaje hori aplikatzea.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegualdi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabaki dezakeela, liburu berria jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan, %25 izanen da 2013-2014 eta 2014/2015 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan, %25 izanen da 2014-2015 ikasturtean testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan portzentajea %25 izanen da. Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

Aurreko ikasturteetan bezala, LOMCE ezarrita duten mailetan, liburu berririk ez jartzea erabakitzen duten ikastetxeetan, ikastetxeek berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ale berrien portzentajea %5 igotzea proposatzen da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

Bestetik, Ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Horrela, ikastetxe batek testuliburu bakar batzuk berritzen ahal ditu lehenbiziko ikasturte honetan, haien ustez LOMCEren aplikazioa dela-eta aldaketarik izanen ez duten irakasgaiak hain zuzen (gogorarazi beharra dago dohainekotasun programan, 5 urtez, ez dela finantzabiderik izanen liburu horietarako), eta, 2016-2017 ikasturtean, gainerako testuliburuak.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2016-2017 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera mugara iritsi arte.

Berritze partziala beste urte batzuetara luza daiteke, ikastetxeak hura egoki juzgatuz gero, eta zenbatekoak berritzeko epera egokituko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2015-2016 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzen duen administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea ikasle bakoitzeko, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak, hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzeko modukoak ez direnak, ikasturtero berrituko dira.

3. Ikastetxe batek erabakitzen badu testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko irakasgai edo gai guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2015-2016 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen den kopuruaren arabera, aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentaje bat aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean zehazten den moduan.

Atal honetan aurreikusitakoa ez zaie aplikatuko Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei.

4. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 54,71 euroko zuzkidura ezarri da 2015-2016 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horretan.

5. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako ohiz kanpo erosten diren testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa baimendu eta finantzatu litzake, berrerabilera eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzekin betiere.

6. Ale berriei dagokienez, Administrazioak finantzatuko duen gehieneko portzentajea, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailan, %25 izanen da 2013-2014 eta 2014/2015 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan, %25 izanen da 2014/2015 ikasturteetan testuliburu berriak aukeratu ez eta berberekin segitzea erabaki zuten ikastetxeetan, eta %0,5 liburu berriak hautatu zituzten ikastetxeetan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan, oro har, %25 izanen da.

Ale berriak jartzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte bakoitzean batzuk–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2016/2017 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte horretan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Aukera horretan, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da 2016-2017 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera mugara iritsi arte.

Berritze partziala beste urte batzuetara luza daiteke, ikastetxeak hura egoki juzgatuz gero, eta zenbatekoak berritzeko epera egokituko dira.

8. Berritzeko aukera izanda, LOMCE ezarrita duten mailetan aukera horri heltzen ez dioten ikastetxeetan, berek sortutako materialekin testuliburuak LOMCEra egokitu ahal izan ditzaten, ikastetxe bakoitzari ale berriak jartzeko dagokion portzentajeari %5 igotzea onesten da. Liburuen egoera ikusita eta testuak LOMCEra egokitu behar direnez, ale berrietarako onetsitako zenbatekoaren parte bat materialak LOMCEra egokitzeko erabiltzen ahalko da, betiere ikastetxeak justifikatuta eta Departamentuak horretarako baimena emanda.

9. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

10. Foru agindu honen kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

11. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

12. Foru agindu hau igortzea Beka Bulegoari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

I. ERANSKINA

Testuliburuen programa finantzatzeko modulua

TESTULIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

Ikasle eta ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

85,68 euro

Lehen Hezkuntzako

3., 4., 5. eta 6. mailak

DBHko

1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

102,20 euro

176,52 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta irakasgai bakoitzeko)

15,49 euro

20,64 euro

HPBak dituzten ikasleak

54,71 euro

54,71 euro

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN EHUNEKOA

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN EHUNEKOA

1-2

%30

1-2

%21

3-4

%60

3-4

%43

5 edo gehiago

%100

5-6

%72

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F1512030