182. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1952/2015 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (158/2015 prozedura arrunta) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 17ko 72E/2015 Foru Aginduaren aurka jarri zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 17ko 72E/2015 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, metatu eta ebatzi ziren María Eugenia Oronoz Urriza andreak, Nerea Arias Luis andreak, Tania Muñoz Ruiz de Angulo andreak, Miren Josune Baquedano Ros andreak eta Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 27an emandako 2300/2014 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen haren bidez, begirale gerontologikoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdiak onetsi ziren: bata, kontrataziorako, eta bestea, prestakuntzarako.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 158/2015 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Errekurtsoa Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak jarri du, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 17ko 72E/2015 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, metatu eta ebatzi ziren María Eugenia Oronoz Urriza andreak, Nerea Arias Luis andreak, Tania Muñoz Ruiz de Angulo andreak, Miren Josune Baquedano Ros andreak eta Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 27an emandako 2300/2014 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen haren bidez, begirale gerontologikoen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdiak onetsi ziren: bata, kontrataziorako, eta bestea, prestakuntzarako.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta Nafarroako Erizaintzako Laguntzaileen Sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko abuztuaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1512231