4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 529/2015 prozedura arrunta
Rosa Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria,
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 529/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Mateo Mesa SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. 2015eko irailaren 15ean eginen da idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia, 12:25ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko irailaren 15ean, 12:30ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko irailaren 8an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1512539