182. ALDIZKARIA - 2015eko irailaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 632/2014-A hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

231/2014 epaia.

Iruñean, 2014ko azaroaren 27an.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 632/2014 hitzezko judizioaren (PZL 250.2) autoak aztertu ditu. Auzia Emiliana Zubeldia kaleko 3, 5, 7 eta 9ko jabekideek sustatu dute, Rubén Domínguez Basarte prokuradore jaunak ordezkatuta eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray legelari jaunak lagunduta, José Leonardo Jiménez Yepesen eta Luz Mary Jiménez Yepesen aurka.

Epaitza: Baiesten dut Domínguez prokuradore jaunak, Iruñeko Emiliana Zubeldia kaleko 3, 5, 7 eta 9ko jabekideen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, José Leonardo Jiménez Yepesen eta Luz Mary Jiménez Yepesen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.167,03 euro ordaintzera, zorraren zenbateko nagusi gisa, gehi demanda jarri zen egunetik sortutako legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta José Leonardo Jiménez Yepesi eta Luz Mary Jiménez Yepesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1512194